Txokolate goxoa dute askari piratatxoek
Piratek antolatutako Umeen Egunean parte hartu duten haur guztiek, bertaratu direnekin batera, askari goxoa egin dute. Txokolate jatea abordatzea amaitu bezain pronto hasi da. Azken piratak ureratu bitartean, ipuin kontalariaren istorioak entzun dituzte. Honek berarekin ekarritako zuhaitzak zintzilik zituen hitzetako bat -plaza, ura, ilargia eta laguna- aukeratu dute txikiek, eta hari buruzko ipuina kontatu die, bertsoek lagunduta.


