Zapiak lapurtu nahian dabiltza pirata gaztetxoak
Txikienak jolastu ondoren, euren kabuz nabigatzeko gai direnen txanda heldu da. Helduak laguntzaile gisa aritu direnean, eurak busti dira gehien, haurrak zaindu nahian. Orain, ordea, 8 urteko bosna haur sartu dira lau baltsetako bakoitzean. Jolasaren xedea argia da: besteen burezurdun zapi pirata eskuratzea. Hala ere, gainontzekoak busti eta “hondoratzen” saiatzea nahiago izan dute. Blai eginda amaitu dute. Arratsaldeko eguzkiaren beroa arintzeko jolas freskagarria gero!


