Zezenak, Parte Zaharrean barrena
Irten dira zezenak Ikatz kaletik. Sanferminetan bezala, kiribildutako egunkaria eskuetan, santuari babesa eskatu diote aurretik pirata txikiek. Zehaztutako orduan txupina bota, eta lau zezen beltz eta behi bat korrika irten dira. Entzierro korapilatsua izan da, baina zauriturik ez da izan. Zezenek adar indartsuak beharrean, munizioz betetako ur pistolak baitzituzten. Irteera haur batzuk animalien bultzadak izutu ditu, baina gainontzekoek lasai korrika egin dute zezen artean. Haur gehienak atzen utzi dituztenez, atzera eta aurrera egin dute zezenek kaleetan barrena. Txalo artean iritsi dira La Flamenka ingurura, eta entzierroa amaitzeko, “plazari” buelta pare bat eman dizkiote.


