Caballer FX-k jarri du su artifizialen lehiaketa irabazle zain
Caballer FX su etxe valentziarrak itxi zuen atzo Donostiako Su Artifizialen 49. Nazioarteko Lehiaketako parte hartzaileen zerrenda. 125 urteko eskarmentua eta teknologia berriaren erabilera igarri ziren atzoko saioan. Hala ere, iazko irabazleek sentsazio gazi gozoa utzi zuten ikusleen gogoan. Izan ere, erritmoa motel samarra izan zela zioten askok, nahiz eta horiek beraiek onartzen zuten zeruan marraztutako figuren forma ezin zehatzagoa izan zela.
Gaur eguerdian emango dute jakitera lehiaketaren irabazlea, eta zalantzan jarri dituzte askok Caballer FX su etxeak iazko emaitza errepikatzeko izango dituzten aukerak.


