Bederatzi harri-jasotzaile saiatuko dira XXI. Igeldoko Harria proba irabazten
Bederatzi harri-jasotzailek eman dute izena gaurko Igeldoko Harria jasotze proban parte hartzeko. Hurrenez hurren, Aimar Galarraga, Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III, Joxerramon Irutagoeina Izeta II, Unai Lertxundi, Beñat Telleria Telleria IV, Urtzi Telleria Telleria II, Ivan Ugartemendia, Josetxo Urrutia eta Mikel Lopetegi izango dira parte hartzaileak.
Igeldoko harria proba 1992tik urtera urtero jokatu da Aste Nagusian Trinitate plazan, eta bi irabazle besterik ez ditu izan. Goenatxok lortu zuen irabaztea 1992tik 2003ra, eta hortik aurrera Izeta II.ak irabazi ditu ondorengo proba guztiak.


