
Igeldoko Harria izenekoa, 134 kilo pisatzen dituen harria da; proba, berriz, bost minututan altxaldi ahalik eta gehien egitean datza.
Harri-jasotzaileak 134 kilo baino gehiago altxatzen ohituta badaude ere, zailtasun berezia dauka proba honek. Izan ere, Igeldoko Harriaren berezitasuna forma irregularra izatean baitatza.
Harri-jasotzaileek ez dute izaten Igeldoko Harriarekin entrenatzeko aukerarik, berau gordea egoten baita proben artean. Bestalde, probak irauten duen bitartean, harriak jasotzean ohikoak diren hauts eta erretxinak ez dira baimenduak egoten. Are gehiago, eskuak garbitu egin behar izaten dituzte altxaldia hasi baino lehen.