Izeta II.ak irabazi du Igeldoko Harria proba
Izeta II.ak irabazi du gaur Trinitate plazan jokatu den Igeldoko Harria proba. Norgehiagoka irabazteko, hamabost aldiz jaso behar izan du harri irregularra. Bigarren postuan Jokin Eizmendi gelditu da, hamabi altxaldirekin.
Gaurko garaipenari esker, Izeta II-ak bederatzi aldiz irabazi du Aste Nagusiko proba hau. Hori dela eta, gertuago dauka Goenatxoren marka; izan ere, honek hamabi aldiz irabazi baitu proba.


