Marmitako usainez betetzen ari da Konstituzio plaza
Aste Nagusiko V. Marmitako Txapelketa hasi berri dute Konstituzio plazan. Partaideek plater ezaguna prestatzeko sua piztu dute, eta osagaiekin lanean ari dira. Haizeari ihes egiteko, kartoi zati bat ere jarri dute batzuek. 11:00ak inguruan hasi dira lanean sukaldariak, eta 12:30erako epaileei eman beharko diete prestatutako marmitako goxoa.
