Osagai berdinekin ari dira denak
Antolatzaileek gasa, hegaluzea, patatak, olioa eta ura eman dizkiete partaideei marmitakoa prestatzeko. Hala ere, hogeita bi bikoteek piper berde eta txorizeroa, tomatea, tipula, baratxuria, gatza eta ardo zuria ere erabil ditzakete. Zerrendan ez dagoen osagairen bat erabiliz gero, ordea, lehiaketatik kanpo geldituko da bikotea.
Osagai horiek erabiliz, hamabi anoako marmitakoa prestatu beharko dute. Batzuk gastronomia elkarteren bateko kideak dira; beste batzuk, sukaldaritza zaleak.
