Pirofantasia su etxeari Urrezko Maskorra eman dion ikuskizuna
Pirofantasia su etxe valentziarra izan da 49. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea. Abuztuaren 15ean argitu zuen badia bere bildumarekin. Izenari ohore eginez, fantasiaz betetako suak eskaini zituzten. Kolore berezi eta zailak -laranja barne-, irudi handiak, erritmo egokia, zarata etengabea, eta amaiera ikusgarria dira garaipena eman dioten ikuskizunaren osagaiak.
1988. urtean hasi zen, xede garbi batekin sortua izan zenean: erromatar kandelak egitea eta aditu izatea arlo horretan. Bi hamarkadako ibilbide luzearen ondoren, ospetsu egin da nazioartean.


