Puntako sukaldariek epaituko dituzte marmitakoak
Marmitako goxoena zein den erabakitzeko lana puntako sei sukaldarik izango dute. Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Elena Arzak, Martin Berasategi, Aizpea Oihaneder eta Xabi Diez saridunak izendatzeaz arduratuko dira. Jada hasi dira platerak probatzen eta iritziak partekatzen. Hainbat marmitako ere hautatu dituzte puntuen banaketari ekiteko.
Bikote garaileak 450 euro eta txapelak eskuratuko ditu; bigarrenak, 300 euro eta plaka; eta hirugarrenak 200 euro eta plakak.


