
Zubi musu elkarteko Xabier Mendizabal eta Ramon Mujika izan dira marmitako lehiaketako txapeldunak (Argazkiak: Maitane Aldanondo)
Zubi musu elkarteko Xabier Mendizabalek eta Ramon Mujikak egin dute marmitako goxoena. Hala, Aste Nagusiko V. Marmitako Txapelketa irabaztea merezi dutela erabaki du sukaldari ospetsuek osatutako epaimahaiak. Txapela buruan, eta diru sariaren txekea eskuetan zuela, euren sekretua partekatu du bikote donostiarrak: “Kostaldeko erara gustatzen zaigu marmitakoa, tipula oso erreta duela. Horrez gain, patata eta hegaluzea mokadukada batean jateko moduan mozten ditugu”. Betiko euskal plater hau askotan prestatu dute, eta ona egiten badute, “epaile zorrotzenak etxekoak direlako da”, aitortu dute.
Gainontzeko sariak Irungo mendizaleak elkartearen eta La Goleta tabernaren izenean aurkeztutako bikoteek jaso dituzte, hurrenez hurren.