Donostiako Ospitaletik Arrasatera oinezko martxa egingo dute hainbat eragile ezagunek
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 euskal presoen askatasunaren aldeko ibilaldian parte hartzera deia egin dute
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 euskal presoen askatasunaren aldeko martxa deitu dute hamalau gizarte eragile ezagunek. Deialdia egin duten eragileen artean daude Txaro Arteaga, Nekane Altzelai, Joan Mari Irigoien, Inaxio Kortabarria, Pello Iraizoz, Andoni Egaña eta Ramon Labaien, besteak beste. Preso gaixoen “berehalako” askatasuna eskatu dute, “legez eta eskubidez” aske behar zuela nabarmenduz, eta gizarteari dei egin diote ekimen horretan parte hartzera. Asteazkenean, 11:00etan, abiatuko da martxa Donostiako Ospitaletik. Bertan ospitaleratuta dago Josu Uribetxebarria presoa hilaren hasieratik. Ibilaldiak lau etapa izango ditu Gipuzkoako herrietan barrena. Bukaera Arrasaten izango da.