Harkaitz Martinez de San Vicente: “Ez dira hiru konpainia bakarrik, baizik eta horien artean sortzen den sinergia”
Oreka TXren musikak, Kukai konpainiaren dantzek eta Amaren Alabak taldearen ahotsek osatzen dute ‘Hostoak’ ikuskizuna; Viktoria Eugenia Antzokian bi emanaldi eskainiko dituzte asteburuan
Harkaitz Martinez de San Vicente (Añorga, 1975) eta Igor Otxoa donostiarrek sortu zuten Oreka Tx 1997an, txalapartari bikote gisa. Iazko abenduan, ordea, Otxoak taldea utzi zuen denbora tarte batez, Donostia 2016 proiektuan murgiltzeko. Mikel Ugarte oiartzuarra ari da bitarte horretan Otxoaren hutsunea betetzen, taldearekin aurretik urte askoan lan egin ostean. Añorgatarrak taldearen eta ikuskizunaren berri eman dio Irutxuloko Hitzari. Larunbatean eta igandean izango da Hostoak ikuskizuna ikusgai, Viktoria Eugenian, 20:00etan.
