Donostiar bat zendu da Los Arcosen izandako errepide istripu baten eraginez
Nafarroako Ospitalean 39 urteko D. S. L motor-gidari donostiarra hil da, goizean istripua izan eta gero. Iruñeko Gobernuak jakinarazitakoaren arabera, ezbeharra 10:00etan izan da, Los Arcosen, A-12 autobideko 58. kilometroan. Motor-gidaria bidetik irten da, eta segurtasun hesiaren aurka egin du talka. Larrialdi zerbitzuak iritsi dienean, konorterik gabe zegoen. Nafarroa Ospitalera eraman dute, eta bertan zendu da ordu batzuk geroago, zaurien eraginez.