Griezmann, kontratua sinatzen (Argazkia: realsociedad.com)
Realak eta Antoine Griezmannek akordioa itxi berri dute. Jokalariaren kontratua 2016 urtera arte luzatu dute, aurretik zuena baino urtebete gehiago; orain arteko kontratua, 2015eko ekainean bukatzen zitzaion eta. Jokalari txuri-urdinak gaur eguerdian sinatu du kontratu berria Anoetako bulegoetan.