
Kontxako Banderaren gizonezko sailkatze estropada ospatu da, eta Donostiarra traineruarekin igandean ariko diren zazpi taldeak hauexek izango dira, itsaso zakarrarekin egin dituzten denborekin; Kaiku, 21 minutu eta 25 segundo; Bermeo, 21 minutu eta 40 segundo; Hondarribia, 21 minutu eta 54 segundo; Astillero, 21 minutu eta 54 segundo; Tiran, 22 minutu eta 4 segundo; Chapela, 22 minutu eta 15 segundo; eta San Juan, 22 minutu eta 22 segundo.
Chapelak eman du ezustea, ez baitzegoen kinieletan. Galiziarrak, gainera, seigarren sailkatu dira. Beraiek helmugaratu arte, lehia handia zegoen zazpigarren posturako. Izan ere, bost segundoren bueltan bost traineru iritsi dira; Pedreña, San Pedro, Orio, Lekittarra eta Portugalete, hurrenez hurren.