Atotxa Errekako orube batean eraikiko dute hiriko bigarren garbigunea
Zuatzu eta Infernua artean kokatuko duten azpiegitura urte amaierarako eraikita egotea espero dute.
Garberako garbiguneak ateak ireki eta bi urte geroago, hiriak horrelako bigarren azpiegitura bat egiteko urratsak egin ditu. Tokiko udal gobernuak pasa den ostiralean onartu zuen Atotxa Erreka guneko lurzoru publikoko orube bat hori kokatzeko lagatzea. Garbiguneak Zuatzu enpresa gunea eta Infernua lotzen dituen Zubiberri kalean izango du sarrera. Eremuak 1.478 metro koadro ditu, eta eraikitze lanek 470.000 bat euroko aurrekontua dute. Atotxa Errekako azpiegitura, abenduaren 30erako eginda egotea aurreikusi du udal gobernuak.
Garberako Garbigunea bezala, horren ardura San Marko Mankomunitateak izango du hamar urtez. Lurraren uztea doakoa izango da, baina San Markok bere gain hartu beharko du lursaila zaintzeko eta mantentzeko gastua. Orubearen lagatzea egin eta gero, San Markori dagokio orain lanak esleitzea. Udalaren Obra Publikoen Departamentuak egin du proiektu teknikoa, gastuak aurrezte aldera, eta obraren zuzendaritza ere bere gain hartuko du.
Garberakoa ireki eta bi urteko epean berria egitea aurreikusi bazuten ere, 2013 urtearen hasierara arte ez da ateak zabaltzeko prest egongo. Garbigune berriaren kokatzeko hainbat gune aztertu dituzte: Zubieta (Urbil inguruan), Martutene nahiz Errotaburun. Azken honetatik gertu jartzea erabaki dute. Horrela, hiriaren mendebaldeko herritarrei zerbitzua emango die; Garberan dagoenak, ekialdeakoen beharrak aseko dituen moduan.
Hondakinen kudeaketa arduratsuan beste pauso bat izango da zerbitzu berria. Izan ere, etxean sortutako hondakinak gaika biltzen lagundu, eta berziklapena nahiz berrerabilketa sustatzea baita bere xedea. Zehazki, kaleetako zabor edukiontzietan utz ezin daitezkeen materialak biltzeko guneak dira, eta arduradunek hauek doan jasoko dituzte. Esaterako, altzariak, etxetresna elektrikoak edo obrako zaborrak.
Azpiegitura berrian bestelako hondakinak jasotzeko guneak ere aurreikusi dira, hala nola, beira, kartoia, arropa nahiz konposta egiteko hondakin organikoa. Garberako garbiguneak, bezala, Atotxa Errekakoan hondakin toxiko eta arriskutsuak ere bilduko dituzte. Halakoak dira, adibidez, pinturak, bateriak, pilak nahiz fluoreszenteak.