Itzurun konpartsako erraldoiak San Telmo Museoan
Itzurun konpartsako zortzi erraldoiak San Telmo Museoko klaustroan egongo dira ikusgai irailaren 9a arte. Zortzi erraldoi dira guztira. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako pertsonaien ikur diren lau bikote.
Gipuzkoakoak, arrantzaleak dira. Nafarroakoak, Erronkariko gizon-emakumeak. Bizkaiako emakumea baserritarra da; eta gizona, berriz, olagizona. Arabarrak dantzariak dira, eta Gipuzkoako bikotea, berriz, baleazalea eta batelera.