Ehunka zientzialari eta ikerlari bilduko dira ostirala arte, Kursaalen
Donostia International Physics Centerrek eta CIC Nanoguneak antolatu dute nazioarteko biltzarra.
Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Nanoguneak antolatutako Near Field Optics, Nanophonics and Related Techniques NFO12 –Gertuko eremuko optika eta nanofotonika– kongresuari hasiera eman zioten atzo. Bertan parte hartzen duten mundu osoko unibertsitate, ikerketa zentro eta enpresa garrantzitsuetako 400 bat zientzialari eta ikerlari Kursaalen batuko dira, ostirala arte. Partaideek, nanoteknologiaren eta nanozientziaren garapenerako berebiziko garrantzia duten bi alor hauetan egin diren aurrerapen garrantzitsuenen berri izango dute.
Irekiera ekitaldian, Nanoguneko nanooptika ikerketa taldearen buru den Rainer Hillenbradek eta DIPCko ikerlari Javier Aizpuruak bost egunotan aztertuko diran gaiak azaldu eta lortu beharreko helburuak zehaztu zituzten. Jarraian, DIPCko presidente Pedro Migel Etxenikek eta Nanoguneko zuzendari Jose Maria Pitarkek hartu zuten hitza. Ekitaldia amaitzeko, Rochester Unibertsitateko Lukas Novotnyk Gertuko eremuko optikaren 20 urte hitzaldia eman zuen, teknikaren garapen historikoa eta azken aurrerabideak gainbegiratuz.
Nanoesferak eta minbizia
Eztabaidatzeko gai asko izango dituzte egunotan, horregatik, ordutegi zabala izango du biltzarrak. 09:00etatik 18:00etara artean hitzaldi zientifikoak egingo dituzte; amaitzean, berriz, poster ekitaldiak izango dira, 21:00ak arte. Hizlarien artean, antolatzaileek Naomi Halas nabarmendu dute. Izan ere, Rice Unibertsitateko ikerlaria minbizia diagnostikatu eta artatzeko urrez estalitako nanoesferak erabiltzen ditu ikerlan baten buru da.
Hitzaldiekin batera, azoka teknologiko txiki bat ere antolatu dute. Bertan, FEI, Neaspec, Nanonick Imaging Ltd., Witec eta Horibak azken berrikuntzak eta ekipamenduak erakutsiko dituzte.