EAJk Zorroagaren inguruan azalpenak eskatuko ditu
Jon Albizu Ongizate zinegotziari azalpenak eskatuko dizkio EAJk. Izan ere, jeltzaleen esanetan, udal gobernuak ez ditu Zorroaga Fundazioaren batzordeko akordioak bete. Hala, Bilduk ez dioela gainontzeko alderdiekin adostutakoari kasurik esan zuen EAJko Aitziber San Romanek prentsaren aurrean. Zehazki, azalpenak nahi dituzte Zorroaga Fundazioko langileen hitzarmena berritzeko udal gobernua ematen ari den pausoen inguruan. Akordioaren ez betetzean, langileentzako autobus zerbitzuak jarraitzen duela aipatu dute jeltzaleek.
Zorroaga Fundazioak espero baino diru sarrera gutxiago izan ditu, aurrekoetan baino diru laguntza txikiagoa jaso baitu aldundiaren aldetik. Gainera, adostutako tarifak jaitsi egin zituen, eta 204.000 euroko zuloa du.
