Hortz klinika batek hartu du Astoria zinearen tokia
Astoria zinea itxi zutenetik, 2004. urtetik, hutsik egon da hainbat herritarren topagune bihurtu zen izkina hura. Izan ere, zinearen itxierak aldameneko beste lokalak ere desagertzea ekarri baitzuen. Amarako gunea Astoria 7 hotel berriarekin berpiztu zen berriz ere, 2009an. Baina zinearen sarrerak eta kafetegi zaharra zenak hutsik jarraitzen zuten. Orain hortz klinika batek hartu du espazio hura.



