I. Intxaurrondo Eguna ospatuko dute igandean
Larrotxene kultur etxearen 25. urtemuga ospatzeko, I. Intxaurrondo Eguna antolatu dute bertako auzo elkarteak eta Donostia Kulturak. 1987an zabaldu zuten Larrotxene, eta urte batzuetara auzotarrei txiki geratu zitzaienez, Intxaurrondo Berri zabaldu zuten. Hala, egun, hiriko kultur etxe zaharrenetako bat eta berriena ditu auzoak.
Lehen Intxaurrondo Eguna igandean ospatuko dute, jaien barnean. Kalejira eta bazkaria izango dira, besteak beste.