Itsas biologiako 250 aditu baino gehiago bilduko ditu AZTIk Kursaalen
Sinposioa hilaren 11tik 14ra izango da eta EHUko udako ikastaroen barruan jorratuko da
Itsas Biologiako Ikerkerten XVII. Iberiar Sinposioa antolatu du AZTI itsas eta elikagaien ikerketa zentruak Donostian. Nazioarteko 250 aditutik gora espero dira irailaren 11tik 14ra Kursaalen izango den bilkuran.
Eztabaidagune zabala sortzea eta itsas biologiaren alorrean egin diren azken aurrerakadak erakustea da helburu nagusia. Horretarako,Iberoamerikako, Iberiako eta Europako zientzialarien komunitateko ordezkari gehinenak izango dira kongresuan.
Halaber izango da Iberoamerikako eta Europako adituek ideiak eta jakintzak trukatzeko aukera eta baita ikertzaile zaildu zein hasiberrien artekoa ere.
Kongresua amaitu ostean AZTIk bertako eduki zein ondorioak elkarbanatuko ditu itsas ikertzaileekin eta, oro har, gizartearekin. Horretarako ia 300 txosten eta lanen laburpenak argitaratuko ditu Revista de Investigacion Marina aldizkariaren ale berezi batean, zein AZTIren webgunean. Programatu diren ekitaldien artean besteak beste bada itsas inguruaren ebaluazioari eta EBren Uraren Esparru Direktibari eta Itsas Estrategiaren Esparru Direktibari buruzko saio berezi bat.
Sinposio honekin AZTI-Tecnalia Fundazioak bere jarduera-sektoreetan —itsasoa eta elikagaiak— garapen soziala lortzea eta haien lehiakortasuna handitzea ditu helburu.
345.00 euro
Itsas biologiaz gain onura ezberdinak eskainiko ditu sinposio honek hirian. Guztira 345.300 euroko eragin ekonomikoa izango du (zuzenekoa gehi zeharkakoa aintzat hartuta). Donostian zehazki, 167.400 euroko balio erantsia izango du. Ostalaritza, I+G, kultura-zerbitzuak, merkataritza eta garraioa izango dira onura gehiena aterako dioten sektoreak.