Jon Sardon: "Beroketa ona egin genuen, eta estropada hasi bezain pronto guztiekin mantendu ginen"
KONTXAKO BANDERA
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo goizean, eta espero bezala, gizonezkoetan Kaikuk eskuratu zuen bandera, eta emakumezkoetan Rianxeira galiziarrek. Hala ere, bi ezusteko nagusi egon ziren gizonezkoen lehian, San Juanek eta Donostiarrak sekulako erakustaldiak egin baitzituzten lehen txandan. Jon Sardon Donostiarrako arraunlariarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta poza nagusi zen bere jardunean. “Beroketa ona egin genuen, eta estropada hasi bezain pronto guztiekin mantendu ginen”, aipatu du intxaurrondoko gazteak. “Helburua hogei minututatik jaistea zen, eta lehenengotik ahalik eta gertuen egotea. Azkenean zazpigarrenak izan ginen eta seigarrenetik oso gertu geratu ginen. Egia esan, egun borobila izan zen bai guretzako, bai proiektuarentzako, eta bai zaleentzako ere”, jarraitu du Sardonek.
- GIZONEZKOAK:
- KAIKU. 19:18:98 (lehen igandea) / 19:09:38 (bigarren igandea) / 38:28:36 (guztira)
- URDAIBAI. 19:22:90 / 19:21:52 / 38:44:42
- TIRAN. 19:36:38 / 19:26:80 / 39:03:18
- HONDARRIBIA. 19:36:56 / 19:28:02 / 39:04:58
- SAN JUAN. 19:45:04 / 19:33:86 / 39:19:90
- ASTILLERO. 19:50:20 / 19:50:22 / 39:40:42
- CHAPELA. 19:49:64 / 20:00:46 / 39:50:10
- DONOSTIARRA. 20:33:84 / 19:54:24 / 40:28:08
- EMAKUMEZKOAK:
- RIANXEIRA. 10:35:64 (lehen igandea) / 10:37:68 (bigarren igandea) / 21:13:32 (guztira)
- ZUMAIA. 10:49:96 / 10:35:62 / 21:25:58
- GETARIA-TOLOSA. 10:45:12 / 10:41:96 / 21:27:08
- SAN JUAN. 10:55:82 / 10:49:74 / 21:45:56