Zinegotziak, hizketan (Argazkia: Nagore Koch).
Hamabost minutu eskas iraun du gaurko udalbatzarrak. Hori baino, beste udalbatzarrekin alderatuz gero, desberdintasun nabarmenena PPk hitza hartu ez duela izan da. Hain zuzen ere, Bilduko ordezkariez gain, PSE-EE eta EAJko kideek soilik hitz egin dute. Espainiako Gobernuak hartutako erabaki baten ondorioz deitu dute udalbatzarra –BEZaren igoera–; neurri liskartsu baten ondorioz, alegia. Horregatik, agian, Donostiako PPko ordezkariek ez dute euren iritzia eman nahi izan.