Kursaal Fundazioko sarrerak salgai daude
Kursaaleko Musika klasikoko eta Musika Familian zikloko sarrerak salgai daude dagoeneko; baita Fito y los fitipaldis taldeak eskainiko duen bigarren kontzertukoak ere, besteak beste. Horiek osatzen baitute Kursaal Fundazioaren abendura bitarteko denboraldia. Telekutxako 943-00.12.00 telefonoan www.kutxa.net webgunean eta Kusaaleko eta Viktoria Eugeniako leihatiletan eros daitezke sarrerak, goiz zein arratsaldez, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
