Egiatarrak, zeruari begira
Porrontxo jaietako egun handia da gaur Eguna euritsu esnatu da gaur, eta Euskalmeten iragarpenak dio giro goibela izango dela gaur nagusi. Egian, ordea, euri tanta eta laino guztien gainetik, festa giroak hartuko du auzoa. Gaur Porrontxo jaietako egun handienetako bat da. Txupinazoa eta kuadrillen igoera izango dira 20:00etan. Porrontxo eta Porrontxinaren atzetik, Egia kaletik gora joango dira gazteak. Haurrak izango dira lehenak, jaitsiera egingo dute 17:30ean.
Irutxuloko Hitza ere Porrontxo jaietan murgilduko da, eta gaur arratsaldeko festa giroaren berri emango du zuzenean, Irutxulo.hitza.eus webgunean.


