Haur eta gurasoak Porrontxo jaietan blai
Egiako gazte kuadrillak karroak tuneatzen ari diren bitartean, haur eta gurasoak gustura ari dira jaiez gozatzen. Txikienek aurpegia margotu dute kuadrillen jaitsiera egin baino lehen. Ondoren, Porrontxo eta Porrontxinarekin jaitsi dira denak Plaza Haundira, txarangarekin eta buruhandiekin.