1936ko gerrako hobien indusketa prozesua jasotzen du Aranzadi Zientzia Elkarteak, EHUrekin batera, argazki erakusketa batean.
‘Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen’ izenburupean ikusi ahal izango da Carlos Santamaria aretoan, urriak 9ra bitartean, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako erakusketa.
Pako Etxeberria irakasle zein ikerlariak azaldu du Aranzadi Zientzia Elkartetik eginiko lana. Azaldu duenez, 2000. urtetik 1936ko gerrako hobien gainean egindako ikerketa lana eta bizipenak jaso nahi izan ditu erakusketak. Bestalde, indusketa prozesua hasieratik amaierara ikusteko eran dago antolatua eta azaldua.