Ura! Ura! Ura!
Haurren kuadrillek Karmengo Amaren kalea hartu dute. Buruhandiengatik ihes egitea lortu dute eta orain ondo pasatu nahi dute. Nola? Busti egin nahi dute. Urtero bezala etxean dauden egiatarrei balkoitik ura botatzeko eskatu diete. Etxeko atarietako tinbreak jo eta “Ura! Ura! Ura!” ari dira oihuka.

