Egian festa piztu da
Egiatarrak Porrontxo jaietan murgildu dira. Txupinazoa eta kuadrilla gazteen igoerarekin lehertu da festa. Xinku kuadrillak eman dio hasiera festari, haiei egokitu baitzaie aurten Porrontxoen sua piztea.
Pottokiak, arraunlariak, igerilari sinkronizatuak, ‘bakalatak’… Irudimena zorroztu eta makina bat mozorro jantzi dituzte egiatarrek. Karroa eta sudurra ahaztu gabe, jakina.