45 metro, minutu eta erdian
Intxaurrondoko EuskoTrenen geltoki berrian Espainiako eskailera mekaniko luzeenak jarri dituzte. Inoiz ez dituzte hain luzeak egin, ezta hainbesteko sakonerara iristen direnik ere. Geltokiaren sarreratik trenaren nasara 45 metroko sakonera dago, eta horiek biak batzea da eskailera luze hauen lana. ThyssenKrupp enpresaren esanetan, eskailera hauekin distantzia hori minutu eta erdian egiten da. Urriak 4an jarriko dituzte ofizialki abian bai eskailerak zein geltokia bera ere; ikusi beharko da, intxaurrondotarrek zer deritzoten auzoa hobe komunikatuko duen geltoki berri honetaz. Hasteko, behintzat, lurpea inork baino hobeto ezagutuko dute.



