Fernando Truebaren azken lanak ikusmina piztu du
Asteburu luzearen eromena igarota, Fernando Trueba izan da gaurko izarra komunikabideek eskainitako arretari erreparatuta; irabazitako Oscar eta Goya sariek pisu handia dute. El artista y la modelo (2012) filma ekarri du Donostiara, eskultore zahar baten eta bere emaztearen istorioa Sail Ofizialean kontatzeko; zuri-beltzean eta frantsesez.


