Zenbait okindegi eta kafetegi irekita daude Grosen
Segundo Izpizua, Galtzara Nagusia eta Nafarroa Beherea plazako zenbait okindegik pertsiana igo dute gaur. Egunkaria ere eros daiteke Sekundino Esnaola kalean. Segundo Izpizuako tailer mekaniko bat ere irekita dago.
Larramendi gasolindegia itxita dago, eta hainbat bezero gasolina erosi ezinik geratu dira kanpoaldean.

