Tommy Lee Jones aktore eta zuzendariaren ibilbidea saritu du Zinemaldiak
40 urteko ibilbide oparoa egin du Tommy Lee Jones aktore eta zuzendariak. 60ko hamarkada amaieran hasi zen lanean, eta, geroztik, antzerkian, telebistan eta zineman lan komertzialak eta independenteak uztartzen asmatu du. Besteak beste, Love Story (1970), Stormy Monday (1988), The Fugitive (1993) eta The Client (1994) filmek egin zuten ezagun. Donostiako Zinemaldiak jaialdiaren sari nagusia eman dio Texasko aktoreari. Tommy Lee Jones Donostia Saria jaso duten izarren zerrendan sartu berri da.