Juantxo Egañaren argazkiak ikusgai daude Albokan
Amara Zaharreko Alboka tabernan Juantxo Egaña argazkilari donostiarraren irudiez gozatzeko aukera egongo da hilabete osoan. Izan ere, Arkitektura de frontones izeneko erakusketa jarri du Egañak, Easo kaleko 37. zenbakiko tabernan. Zuri-beltzezko irudiek bete dute Alboka, eta bertan, frontoien bakardadea islatu nahi izan du egileak. Euskal Herriko hainbat eta hainbat pilotaleku bisitatu ditu Egañak eta horien inguruko bere ikuspegia erakutsi nahi du orain, ateratako argazkien bitartez.


