Izaskun Lapazaren tailerrean izena emateko azken eguna da
Mugimenduan interesa duten helduentzat, sormen tailerra emango du Izaskun Lapaza dantzariak. Ez da beharrezkoa dantzan inolako esperientziarik izatea, eta helburua, dantza garaikidearen teknika batzuk ikastea da. Viktoria Eugenian izango dira eskolak, urrian, azaroan eta abenduan, arratsaldez. Izen emateak 25 euro balio du eta telefono zenbaki honetara deitu behar da: 943-48 38 60.

