Karlos Zurutuzak gatazka eremuetan ezagututako pertsonen testigantzak bildu ditu 'Tripoli-Kabul' liburuan
Ohiko prentsa formatuan tokirik izan ez duen materiala argitara eman du Karlos Zurutuzak (Gros, 1971). Azken bost urtean gatazka eremuetan ezagututako pertsonaia anonimoen testigantzen bilduma egin du bere lehen liburuan, Tripoli-Kabul argitalpenean.