"Topoa Euskotren da!" lelopean elkarretaratzea egin dute Intxaurrondoko tren geltoki berrian
Gaur hasi dira Euskotreneko zati berria eta Intxaurrondoko geltokia martxan. Irekieraren egunean parean topatu dute Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak antolatutako elkarretaratze bat, “Topoa Euskotren da!” lelopean. Orain arte Euskotren izan dena Metrodonostialdea izendatzeak kezkak sotzen dizkie. Zehazki horrek enpresa banatzea ekarri dezakelako.
“Oso erosoa eta puntuala”
Bestalde erabiltzaileek pozik hartu dute geltoki berriaren irekiera eta Uxua Hernandez erabiltzaileak “oso erosoa eta puntuala” dela iritzi du lehen bidaiaren ostean. Orokorrean, auzotarrak pozik daude geltoki berriarekin.