Udal gobernuak suhiltzaileen egoitza zaharrean jarri nahi du Donostia 2016 bulegoaren egoitza
Alkatetzak proposamen bat egin du Donostia 2016 bulegoaren inguruan. Egoitza berria eman nahi dio, suhiltzaileen egoitza zaharrean, Easo kalean. Bilduren ustez, bulegoak eginbehar “latza eta lan handia” izango ditu, eta ezinbestekotzat jo du donostiar guztientzat bulego “ikusgarri eta hurbila” izatea.