Goi mailako sukaldariak bilduko dira Donostian
San Sebastian Gastronomika – Euskadi Goza Ezazu goiburua izango du aurten goi mailako hainbat sukaldari bilduko dituen biltzarrak. Oraingoan Frantzia izango da gonbidatu berezia
Donostia munduko gastronomiaren hiriburu bihurtuko da urriaren 7tik 10era. Kursaal Jauregia, berriz, sukalde erraldoi bat bilakatuko da. Beste askoren artean, Alain Senderens, Pierre Gagnaire, Alain Passard, Michel Bras eta Pascal Barbot Frantziako sukaldari ospetsuak bilduko dira bertan. Eta, nola ez, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi, Karlos Argiñano eta hemengo beste hainbat sukaldarik ere parte hartuko dute jardunaldietan.
Goi mailako errezetak erakusteaz gain, bideo emanaldiak, hitzaldiak eta beste hainbat ekimen antolatu dira. Kursaal Jauregira hurbiltzen denak sukaldariak lanean ikusteko aukera izango du, eta baita prestatutakoa probatzeko ere.