Inauterietako konpartsa prestatzen hasiko dira Ibaetan
Ibaetan 2013ko Inauterietarako prestaketa lanetan hasiko dira asteburuan, auzoko konpartsa bideratzeko. Adin guztietako auzotarrei deia egin diete, guztien artean ondo pasatzeko. Larunbatean eta igandean elkartzeko asmoa dute, Illarraberri kaleko 1 zenbakian, 17:00etan, guztia abian jartzeko. Informazio gehiagorako, ilaeibaeta@gmail.com eta txingorinauteriak@gmail.com posta elektronikoetara idatz daiteke, edo 672 095 336 telefonora dei daiteke.