Asier Huegunen bahiketaren egunerokoa argitaratu dute
Bideoa: Berria.info
Bidaiako egunerokoa izan behar zuena, bahiketaren eguneroko bihurtu zen. Duela bedertzi urte Kolonbiako ELN Nazioa Askatzeko Armadak 74 egunez bahitua izan zuen Asier Huegun donostiarraren testigantza biltzen duen liburua kaleratu du Txalapartak: Kolonbian bahituta, 74 egun ELNren esku.
Bahiketa gertatu eta gero lehen egunetan ez zuen idazten jarraitzeko asmorik. Baina beste bahituek idazten jarraitu zuten, eta Huegunek ere gauza bera egin zuen: “Inolako pretentsiorik gabe, niretzako testigantza geratu zedin. Denbora pasa gisa hasi ginen idazten egunerokoa idazten, ez genekien-eta idatzitakoa handik ateratzeko aukera izango genuenik. Bahituta zegoen unean bururatu zitzaion liburua kaleratzearen aukera. Gari Udabe kazetariak idatzi du. Liburua egun haietan Huegunek idatzitako egunerokoan du abiapuntuta, eta horri bahituaren beraren bizipenak gehitu dizkiote.
Bideoa: Txalaparta argitaletxea