Donostitruk azoka. (Argazkia: Donostia.org)
Bigarren eskuko merkatua Easo plazara itzuliko da
Arropa, osagarriak, liburuak, CDak, altzariak… Denetik erosi eta saldu daiteke Donostitruk azokan. Easo plazan egin ohi dute bigarren eskuko merkatu hau, hileko bigarren larunbatean, goizean. Objektu horiek guztiak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitrukek. Zabortegian bukatuko zuten liburu edo jostailu bat berriro agertzen dira merkatuan. Antolatzaileen arabera, hilabete batetik bestera gero eta jende gehiagok nahi du bigarren eskuko merkatu honetan parte hartu; bai salmenta-postua erreserbatzeko eta baita posturik gabe gauzak saltzeko ere.