Estropadetako doping kontrolaren emaitzetan ez dute debekatutako substantziarik aurkitu
Joan den estropadetako doping kontrolaren emaitzen berri eman dute gaur. Ez dute debekatutako substantziarik aurkitu. Joan den irailaren 20an bildu zen Donostia Kulturaren bulegoetan 2012ko Donostiako Estropadetako Doping gaietarako Aholku-Batzordea. Azken estropadetan, gizonezko modalitatean, eginiko gernu-frogen txostenak plazaratu zituzten. Emakumeen modalitatean, berriz, Eusko Jaurlaritzak Donostia Kulturarekin egindako gernu-frogen txostenak urriaren 5ean iritsi dira.