Ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean
Hiriaren egoeraren inguruko eztabaida eta politika orokorrari buruzko urteko adierazpena izango da gai bakarra
Ostegunean, hilaren 11n, ezohiko udalbatzarra egingo dute. Udal gobernuak hiriaren egoera aztertuko du hainbat alorretan egindako gauzak azalduz. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak emango dio hasiera eztabaidari, eta ondoren udal talde bakoitzeko ordezkari bana mintzatuko da. Eguerdian hasiko da udalbatzarra, 13:00etan. Hiriaren egoeraren inguruko eztabaida eta politika orokorrari buruzko urteko adierazpena izango da ezohiko bilera honetan gai bakarra.
Udalbatzarra streaming bidez jarraitu ahal izango da udalaren atarian Donostia.org webgunean. Udaletxera ere gerturatu daitezke herritarrak, saioa zuzenean ikusteko.