Mendi Film Festivaleko lan onenak emango dituzte Antzoki Zaharrean
Vasco de Camping elkarteak eta Donostia Kulturak mendiko zinemari eskainitako MendiTour jaialdia egingo dute hilaren 16an eta 18an
Bilboko Mendi Film Festivaleko lanen hautaketa bat Donostian izango da ikusgai hilaren 16an eta 18an. Vasco de Camping elkarteak eta Donostia Kulturak mendiko zinemari eskainitako jaialdiaren film batzuk emango dituzte Antzoki Zaharrean, MendiTour izena jarri dioten ekimenari. Guztira zazpi film proiektatuko dituzte. Hilaren 16an, asteartea, Next Time Inshallah (2011), Encordades (2011) eta The Hardest of the Alps (2010) emango dituzte. Eta hilaren 18an, osteguna, Arditan (2011), Linea continua (2010), Cold (2011)
eta The Swiss Machine (2010). Bi saioak 19:30ean hasiko dira.