Rihards Kurksiks fitxatu du Lagun Aro GBCk
Rihards Kurksiks Letoniako eskolta fitxatu du Lagun Aro GBCk, taldea indartzeko asmoarekin. 1’97 neurtzen du Kurksiksek, eta taldeko dinamikan lehenbailehen sartzea nahi du klubak. Jokalariak ongi baino hobeto ezagutzen du ACB Endesa Liga, iaz Valentzian jokatu baitzuen.
Donostiako taldeak galdu egin zuen atzo arratsaldean Estudiantesen aurka etxean jokatutako lehen partida, lehiaren gehiengoan atzetik joan ostean. Sito Alonsoren taldeak lan polita egin zuen, aurkarien markagailura hurbiltzea lortuz, baina azkenean, 71-83 galdu zuen. Datorren astean, lehia polita ikusteko aukera izango da, Gescrap Bizkaiaren aurka jokatuko baitu Lagun Arok, igandean, 12:15ean.


