Zinemara bi euroren truke

Sade enpresak ekimen berezia egingo du hurrengo astean. Hilaren 15etik 21era Saderen zinema aretoetan sarrera bat erosten dutenek akreditazio bat lortuko dute. Honi esker, hilaren 22an, 23an edo 24an 2 euroren truke joan ahal izango dira zinemara. Trueba, Principe eta Antiguo Berri zinema aretoetako emanaldietan erositako sarrerekin eskuratuko dute zinezaleek deskontua.
HITZAkide HITZAkide